eb@berns.prima.de
Programa hau software librea da; birbana eta/edo alda dezakezu, Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) bertsio berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.
Programa hau erabilgarria izango delakoan banatzen da, baina inolako bermerik gabe; era berean, ez da bermatzen beraren egokitasuna merkaturatzeko edo helburu partikularretarako erabiltzeko. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus GNU Lizentzia Publiko Orokorra.
Programa honekin batera GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia bat ere jaso behar zenuke; ez bada horrela, idatzi helbide honetara: Free Software Foundation, Inc., 59 Temple Place, Suite 330, Boston, MA 02111-1307 USA
Argibide gehiago nahi baduzu, ikus COPYING fitxategia GTimeTracker-en banaketa-iturburuan.
GtimeTracker, GNOMEren denbora-kontrolatzaileari buruz duzuen iritzia jakinnahiko nuke. GNOMEren denbora-kontrolatzailean ezaugarri batzuk gehitzea nahibaduzu, edo akatsen bat aurkitu baduzu, edo erabiltzailearen interfazeakaldaketaren bat behar duela uste baduzu, bidali mezu bat posta elektronikoz etaikusiko dut zer egin dezakedan. Tresna hau denentzat erabilgarria izatea nahidut.
GTimeTracker, funtsean, hautatuta dagoen (ikus Proiektuarenegoera) proiektu jakin batean (ikus Zer daproiektua?) ematen duzun denbora neurtzeko tresna da. GTimeTracker ez daoso azkarra horretarako. Zeuk adierazi behar diozu GTimeTracker-i zerkontrolatu behar duen, bestela ez baitu balio egokirik bistaratuko.
Baina GTimeTracker behar bezala erabiltzen ikasten duzunean, oso lagungarriaizango zaizu. Adibidez, zure lana optimizatzeko erabil dezakezu. Garrantzigutxiko zereginetan denbora asko igarotzen duzula adieraz dezake. Edo, proiektubatean igaro duzun denbora zehazki neur dezake, proiektu hori orduen araberafakturatzen denean. GtimeTracker-ek hainbat gauzatan lagun diezazukeela ikusikoduzu.
GTimeTracker lehen aldiz irekitzen duzunean, zure etxeko direktorioan ezdagoela konfigurazio-fitxategi irakurgarririk ($HOME/.gtimetrackerrc) esango dizu.GtimeTracker-ek konfigurazio-fitxategi berria instalatzea nahi duzun ala ezgaldetuko dizu. Segurtasun-kontua da hori izan ere, baliteke zurekonfigurazio-fitxategia hondatu duen zerbait gertatu izana, eta beharbada zukzeuk bilatu nahi izango duzu. Beste konfigurazio-fitxategi bat idaztean zureproiektu eta denbora-neurketa guztiak galduko dituzu. GTimeTracker lehen aldizireki baduzu, Adosbotoia saka dezakezu.
Leiho nagusiak lau area ditu: menu-barra (ikus Menu-barra),tresna-barra (ikus Tresna-barra), egoera-barra leihoarenbehealdean (ikus Egoera-barra), eta zure proiektuguztiak bistaratuko dituen area korrigarria (ikus Proiektu-zerrenda).GTimeTracker lehenengo aldiz irekitzen duzunean, area honek proiektu bakarraerakutsiko du, "hutsik" izenekoa.
Kontuan izan leiho nagusiaren itxura pertsonaliza dezakezula hobespenenelkarrizketa-koadroan (ikus Hobespenen elkarrizketa-koadroa),eta, beraz, GTimeTracker denbora batez erabili ondoren, beharbada ez direlaarea guztiak agertuko. Falta diren areak ikusi nahi badituzu, Hobespenenelkarrizketa-koadroan gai ditzakezu.
Menu-barra, lehenespenez, leihoaren goialdean egoten da. GtimeTracker-enGNOME bertsioa baduzu, era askotan alda dezakezu menu-barraren kokalekua.Menu-barraren pertsonalizazioa GNOMEren dokumentazio orokorreko gaia da eta ezda hemen azaltzen.
GTimeTracker-eko ia menu-elementu guztiek laster-tekla (edoazelerazio-tekla) dute. Tekla-sekuentzia horiek funtzioaren izenaren ondorenerakusten dira. Adibidez, Fitxategiamenuko Proiektuberria... funtzioa aktibatzeko, aski da Kontrol tekla eta N tekla baterasakatzea. Menuan honela azalduko da: Ctl+N.
Menu-barrak lau menu ditu: Fitxategia, Edizioa, Kronometroa eta Laguntza. Menuhoriek azalduko ditut ondorengo ataletan.
Fitxategiamenuan konfigurazio-fitxategiari ($HOME/.gtimetrackerrc) dagozkion funtzioak aurkitukodituzu. Horrez gain, GtimeTracker-etik irteteko funtzio bat ere badago. Proiektu berria...funtzioa ere hor ipini dut. Horren arrazoi nagusia da ia software guztiekizaten dutela berria funtzio bat Fitxategia menuan, eta gehienok horbilatuko genukeela.
Funtzio honek Proiektu berriaren elkarrizketa-koadroa erakusten du.Informazio gehiago nahi baduzu, ikus Proiektu berriarenelkarrizketa-koadroa.
Konfigurazio-fitxategiari dagozkion funtzioak ikusiko ditugu orain.Konfigurazio-fitxategiak zure hobespenei (ikus Hobespenenelkarrizketa-koadroa) eta proiektu-zerrendari (ikus Proiektu-zerrenda)buruzko informazioa jasotzen du. Birkargatu konfigurazio-fitxategia eta Gordekonfigurazio-fitxategia dira funtzioak.
Konfigurazio-fitxategia GTimeTracker-etik irteten zaren bakoitzean gordekoda. Ahaleginak egin ditut programa abortatzen bada ere fitxategi haueguneratzen dela ziurtatzeko. Beraz, ez legoke konfigurazio-fitxategiarenbabeskopia egin beharrik. Baina, hala ere, baliteke zure proiektuak pixka batberrantolatu nahi izatea, edo proiektuen uneko egoera gorde nahi izatea,proiekturen bat nahi gabe ez dela borratuko ziurtatzeko.
Akatsik eginez gero, Birkargatukonfigurazio-fitxategia funtzioa erabil dezakezu. Uneko proiektuakbenetan baztertu nahi dituzun galdetuko dizu programak. Sakatu Ados,konfigurazio-fitxategi zaharra berriro kargatu nahi baduzu. Funtzio hau nahi gabeaktibatu baduzu, sakatu Utzi.
Funtzio honekin GTimeTracker-etik irtengo zara. Zure uneko proiektu-zerrendaduen konfigurazio-fitxategia automatikoki gordeko da.
Edizioamenuak proiektu-zerrenda editatzeko funtzio guztiak ditu. Gainera, hobespenenelkarrizketa-koadroa aktibatzeko menu-elementu bat du.
Funtzio horiek zure proiektu-zerrenda berrantolatzeko erabiltzen dira.Proiektuak zerrendatik kentzeko, Ebaki erabil dezakezu. Ebakitako proiektu horiek ezdira erabat baztertuko. Itsatsierabil dezakezu ebakitako edo kopiatutako proiektu battxertatzeko, unean hautatuta daukazun proiektuaren aurrean edo, proiekturik ezbaduzu hautatuta, proiektu-zerrendaren bukaeran. Kopiatu funtzioak Ebakifuntzioaren gauza bera egiten du, baina proiektua zerrendatik kendu gabe.
Kontuan izan, aldiko proiektu bakarra ebaki edo kopiadaitekeela. Proiektu bat itsatsi aurretik beste proiektu bat ebaki edokopiatzen baduzu, lehengo proiektu hura betiko galduko duzu.
Bestalde, ebaki edo kopiatutako proiektu bat askotan itsats daiteke.
Funtzio honek propietateen elkarrizketa-koadroa erakutsiko du, bainadagoeneko irekita badago, bere edukia eguneratuko du. Xehetasun gehiago nahibaduzu, ikus Propietateen elkarrizketa-koadroa.
Funtzio honek hobespenen elkarrizketa-koadroa erakusten du. Xehetasungehiago nahi baduzu, ikus Hobespenen elkarrizketa-koadroa.
Kronometroamenuak barneko kronometroa abiarazteko eta gelditzeko aukera ematen dizu (ikus Barneko kronometroa eta Proiektuarenegoera).
Martxan jartzeko, sakatu Hasi.Kronometroa gelditzeko, sakatu Gelditu. Kronometroaren egoera aldatzeko (martxanjartzeko edo gelditzeko), Kronometroamartxan erabil dezakezu.
Laguntzamenuko elementu bakarra Honiburuz... da. Funtzio honek honi buruz elkarrizketa-koadroairekiko du. Ixteko, sakatu Itxi.
Tresna-barrako elementu bakoitzak menu-elementu bat aktibatzen du. Beraz,goian azaldutako menuez eta laster-teklez (edo azelerazio-teklez) gain,tresna-barrako elementuak ere erabil ditzakezu funtzioak exekutatzekohirugarren modu gisa.
Tresna-barraren hasierako egoerak funtzio hauen ikonoak erakusten ditu,ezkerretik eskuinera:
Fitxategia — Proiektu berria...
Fitxategia — Birkargatu konfigurazio-fitxategia
Fitxategia — Gorde konfigurazio-fitxategia
Edizioa — Ebaki
Edizioa — Kopiatu
Edizioa — Itsatsi
Edizioa — Propietateak...
Kronometroa — Kronometroa martxan
Edizioa — Hobespenak...
Hauek dira proiektuaren osagaiak:
Proiektu bakoitzak titulu edo izenburu bat du, eta horida proiektu-zerrendan bistaratuko dena.
Eguneroko kronometroa dago, egunero automatikokiberrezarriko dena. Nahi izanez gero, zeroan ezar dezakezu. Kronometro horibistaratuko da proiektu-zerrendan.
Beste kronometro batek proiektuan guztira egindako denborakontatzen du.
Proiektuaren azalpena ere gehitu dut. Proiektua gehiagozehazteko erabil dezakezu.
Funtsean, proiektu batek bi egoera ditu: hautatuta edo hautatu gabe.Proiektu bakarra hauta dezakezu aldiko. Hautatu gabeko proiektua horixe da —hautatu gabe dagoena. Baina badira hautatutako proiektuaren maneiuan eraginaduten beste balio batzuk ere.
Adibidez, kronometroa (ikus Barneko kronometroa).Kronometroa martxan dagoenean bakarrik kontatuko da hautatuta dagoenproiektuaren denbora. Honek proiektuaren hirugarren egoera ematen digu. Honahemen egoeren zerrenda eta egoera bakoitzean proiektuari gertatzen zaiona:
Proiektua ez dago hautatuta
Ez dago denbora-neurtzerik edo bestelakoondoriorik.
Proiektua hautatuta dago eta kronometroa martxan.
Egoera honetan, proiektu horretan emandakodenbora neurtzen ari da. Gainera, egunkari-fitxategian proiektu horren sarreraegongo da (egunkari-fitxategiak gaituta badaude - ikus Egunkari-fitxategia),eta shell komandoa exekutatuko da (ikus Shell komandoak).
Proiektua hautatuta dago, baina kronometroa geldirik dago.
Denbora ez da neurtuko eta egunkari-fitxategianez da sarrerarik egongo. Baina shell komandoa exekutatu da eta ez da ezeztatu.
Hasieran nahasgarria dela irudituko zaizu, baina zuretzat onuragarria izandaiteke. Adibidez, nik shell komandoa (ikus Shell komandoak)erabiltzen dut nire .projectfitxategia eguneratzeko. Proiektu batean lanean ari ez naizenean (adib., kafeahartzera joan naizelako), .projectfitxategia utz dezaket, baina ez du denbora kontatu beharrik.
Proiektu-zerrenda leiho nagusiaren erdiko arean azaltzen da.Sortuta daudenproiektu guztiak erakusten ditu, une honetan hautatuta dagoen proiektuanabarmenduta. Lerro bakoitzak proiektu bat adierazten du. Egunerokodenbora eta proiektuaren izenburua bistaratzen dira.
Proiektu bat hautatzeko, egin klik bertan saguaren ezkerreko botoiaz.Hautatutako proiektuan berriro klik egiten baduzu ezkerreko botoiaz, desautatuegingo duzu. Hori da proiektu guztiak 'hautatu gabe' gisa markatzeko modua.
Proiektu baten laster-menua bistaratzeko, egin klik saguaren eskuinekobotoiaz. Proiektua hautatu gabe bazegoen, hautatuta geratuko da etalaster-menua bistaratuko da. Laster-menuan Edizioa menuko elementuak daude, hau da,proiektuei buruzkoak. Beraz, proiektua hautatu eta Edizioa menua irekitzearenparekoa da.
Egoera-barrak unean hautatuta dagoen proiektua erakusten du. Etorkizuneaninformazio gehiago bistaratuko du, baina GtimeTracker-en bertsio honetan ezdago inplementatuta. Egoera-barrak proiektuaren egoerari buruz lehen Proiektuaren egoera azaltzean aipatu dudan informazioaeskaintzen du. Hautatutako proiekturik ez dagoen ere adieraziko du, nahiz etabarneko kronometroa martxan egon (tresna-barrako Hasi/Gelditu kronometroaelementuaren ikonoak adierazten du hori).
GtimeTracker-ek leiho nagusian zer bistaratu behar duen hauta dezakezuhemen.
Proiektu-zerrendan segundoak ikusi nahi dituzunala ez esan diezaiokezu GtimeTracker-i. Segundoak erakusten badira,proiektu-zerrendan bistaratutako denborak itxura hau izango du: 00:12:47(orduak:minutuak:segundoak). Bestela, 00:12 ikusiko duzu (orduak:minutuak).
GtimeTracker-en GNOME bertsioa baduzu,tresna-barraren itxura hauta dezakezu. Ikonoak eta/edo testua bistaratzeaaukera dezakezu.
Aukeratu egoera-barra bistaratzea nahi duzun alaez.
Hautatu gabe zegoen proiektu bat hautatzen duzunbakoitzean exekutatzen da shell komando hau. Komando honetan %s erabiltzenbaduzu, hautatutako proiektuaren izenburuarekin ordeztuko du GTimeTracker-ek.Ondorengo sarrera erabili ohi dut nik .project fitxategia eguneratzeko:
echo '%s' >~/.project
Proiektu bat desautatzen duzun bakoitzean edoGTimeTracker-etik irteten zaren bakoitzean exekutatuko da shell komando hau.Goiko adibidea osatzeko, komando hau erabiltzen dut nik:
rm -f ~/.project
Erabiliegunkari-fitxategia
Egunkari-fitxategia nahi baduzu, aukera hau gaitubehar duzu.
Zehaztu fitxategi-izen bategunkari-fitxategiarentzat. GtimeTracker-ek oraingoz ez ditu ordezten $HOME eta ~. Egunkari-fitxategiarenbide-izen osoa eman behar duzu.
>
Balio honek adierazten du proiektu batek zenbatdenboran egon behar duen hautatuta egunkari-fitxategian sartu aurretik. Erabilgarriaizan daiteke zeregin laburrak erregistratu nahi ez badituzu, edo okerrekoproiektuan klik egiten duzunerako. Adibidez, eman dezagun Jon zure lagunarieskutitz bat idatzi nahi diozula, eta horretarako Jonentzako eskutitzaproiektua hautatu duzula baina, orduantxe, lehenik gabonetarako opari-zerrendaegin behar duzula gogoratu zarela (Jonek ideia batzuk emateko eskatu dizulako).Beraz, Gabonetako opariak proiektura joan zara. Seguruenik, ez duzunahiko Jonentzako eskutitza proiektua egunkari-fitxategian egoterik,oraindik ez baitzara eskutitza prestatzen hasi. Balio hori 10 segundotanezartzea gomendatuko nizuke.
Elkarrizketa-koadroan dauden balioekin ados bazaude, egin klik Adosen ezarpenakaktibatu eta koadroa ixteko.
Balio horiek zeregin batean aplikatu eta gero elkarrizketa-koadroa berriroirekitzeko asmoa baduzu, Aplikatusaka dezakezu balioak aktibatzeko. Baina elkarrizketa-koadroa irekita geratukoda.
Baliorik aldatu nahi ez baduzu, sakatu Utzi. Horrek elkarrizketa-koadroa itxikodu, baina ez ditu egindako aldaketak gordeko. Nik Utzierabiltzea gomendatzendizut, ezer aldatu ez baduzu ere.
Elkarrizketa honek proiektuarekin batera gordetzen diren balio guztiakerakusten ditu.
Kontuan izan, oraingoz, hau dela proiektuan guztira igarotako denboraikusteko bide bakarra.
Hemen alda dezakezu proiektuaren izenburua.
Nahi izanez gero, proiektuaren azalpen zehatzagoaeman dezakezu. Oraingoz balio hau ez du erabiltzen GTimeTracker-ek.
Proiektuaren eguneko denbora da, gaurproiektu horretan igaro duzuna. Denbora hori hemen edita dezakezu.
Proiektuan guztira lanean aritutakodenbora da. Denbora hori hemen edita dezakezu.
Elkarrizketa-koadroaren behealdeko botoien esanahia jakiteko, ikus Ados,aplikatueta Utzi.
Elkarrizketa hau nahiko txikia da. Proiektu berriari izena emateko bakarrikerabiltzen da. Idatzi proiektu berriaren izenburua eta, ados bazaude, sakatu Ados. Edo sakatuUtziiritziz aldatu eta GtimeTracker-en proiektu berririk gehitu nahi ez baduzu.
Kapitulu hau oraindik bukatu gabe dago. Nire SGML analizatzailea hemengoestekekin gustura uzteko gehitu dut, besterik gabe.
Atal hau bukatu gabe dago.